SRI por el derecho a la autodeterminación. Euskaraz.

Panfleto en euskera sobre el derecho de autodeterminación. SRI.

Octavillas del S.R.I. Comités Euskal Herria

Catalunya:

Nazioarteko Laguntza Gorriaren agiria autodeterminazio eskubideari babesa emanez.

Urriaren lehenean Katalunyan autodeterminazio eskubiderako erreferendum deialdia dela eta, Nazioarteko Laguntza Gorriak, errepresioaren aurkako erakundea den einean, antifaxista eta internazionalista, espainiar Estatu faxistak herri katalanaren aurka garatzen ari den kanpaina errepresiboa salatu nahi du, bere eskakizun zilegia babesten duen indar berarekin.

NLGren proiektuaren hasieratik, bere programan betidanik argi eta hizki larriz zehaztuta gelditu da nazio zapaldu oro eta herri guztien autodeterminaziorako eskubidea. Autodeterminazio eskubidea eskubide demokratiko eta ekidin-ezina da.

Katalan herriaren borroka zilegia espainiar estatua ahultzen ari du, espainiar estatuak batailatutako transizioari maskara kenduarazten ari da, hiltzaile frankisten inpunitatea agindu zuen transizio bera, explotazio kapitalista eta zapalketa borroka hororen aurka itoarazten jarraitu duen transizio berberarena.

Estatu espainiarraren ahultzeak estatu osoaren langile eta antifaxisten onerako da eta guztiei egiten die mesede. Gaur inoiz baino gehiago, nazio zapaldua eta zapaltzailearen langile eta antifaxista guztiak batu egin behar gara etsai komunaren aurrean.

Salatu behar ditugu nazionalitate desberdinen herrien artean zatiketa, enfrentamendua eta txobinismoa hedatzen saiatzen diren horiek.

«Beste herri batzuk zapaltzen duen herri batek inoiz ezin delako aske izan», Nazioarteko Laguntza Gorritik deialdia egiten diegu estatu osoko erakundeei, kolektibo antifaxista eta errepresioaren aurkako taldeei, katalan herriari bere autodeterminazio eskubidea egikaritzeko eskakizun justuan bere babes osoa helarazteko, bai eta faxismo espainiarra herri katalanaren aurka eragiten ari den errepresioa salatu eta aldi berean errepresio horren aurka borrokatzeko.

Nazio zapalduen autodeterminaziorako eskubidearen alde!
Askatasun demokratikoen alde!

Nazioarteko Laguntza Gorria. 2017 ko abuztua.

En castellano:

http://www.presos.org.es/index.php/2017/08/19/catalunya-sri-en-apoyo-al-derecho-de-autodeterminacion/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.